Ezker abertzaletik ezker independentistara

Imagen

Arantza Santestebanek gogoeta interesgarriak planteatzen ditu elkarrizketa honetan. Hemendik aurrera ondo legoke guztiok berak azaltzen duenari buruzko hausnarketak egitea.

arantza

http://info7.naiz.eus/es/info_i7/20160126/ezker-abertzaletik-ezker-independentistara-pasa-behar-genuke

“Oinarri soziala, mundua eta baldintza politikoak aldatu dira, ideologia bera aldatzen ari da, alegia, gauza asko aldatzen ari dira. Nik uste dut ezker abertzale horrek edo ezker independentista izan beharko luke horrek espazio politikoa berdefinititu behar duela.

Horren arabera, bere lan ildo definitu behar du. Horrelako dimentsio horretako prozesu batek eskatzen du ez bakarrik eztabaidatzea baizik eta eskatzen du mentalitatean apurketa txiki batzuk egotea.

Nik uste dut prest egon behar dela egungo ezker abertzalea bere buruaren inguruan egiten duen errelatoan ere aldaketa sakonak egiteko eta hausturan, maila batean, proposamen batzuek logika batzuk hautsiko dituzte, logika berriak irekitzeko.

Aldaketa izan behar da katartikoa, ezin da aldatu ohiko eztabaida baten bidez. Katarsi bat egon behar da. Katarsi horretan guztiok prest egon behar dugu, nahi bada urteetan errotutako mentalitatea eta urteetan errotutako modus operandi guzti hori aldatzeko.

Aurrera egiteko pertsona guztioi pasatzen zaigu, une katartiko bat non ordu arteko uste batzuk bat batean aldatzen diren eta uste berriak irekitzen dituzu. Hori da heldutze prozesu bat. Hori egin gabe zalantzak ditut benetan beharrezkoa den mugimendu politiko berria definituko den”

 


Compartir
Facebooktwittergoogle_plus

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *